Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

informatika

05/11/2008 GMT 1

Hezkuntza baliabideak hausnartzen

olatzrojo @ 22:30

Gaur egun, informazio franko aurkitu dezakegu dezakegu interneten gura irakasle lanetarako baliagarria izan daitekena, baina oso garrantzitsua da informazio hori silkatzen jakitea.

1.Hezkuntza baliabideak:

1.1 Baliabide orokorrak:

Aula de musika izeneko esteka aukeratu dut.

Hagitz orri interesgarria iruditu zait. Sei atal bereizten dira bertan: Lenguaia musikala, Konpositoreak, erritmoa, musikaren historioa, orkestrako musika tresnak eta laguntza atalak.

DBHko ikasleei zuzendutako orria da eta oso ongi landua dago. Informazio asko agertzen da atal bakoitzean. Musika tresnen atalean adibidez, tresna bakoitzaren argazki bat ageri da ikasleek hobeto ezagutu dezaten musika tresna hori. Bertze atal batzuetan ariketa eta galdera batzuk ageri dira informazioaren bukaeran ikasleak baloratu dezan zer ikasi duen, eta ikasketa hori dibertigarriagoa bihurtzeko modu bat iruditzen zait.

1.2 Youtube

La tecnologia al servicio de la educacion para niños con discapacidad aukeratu dut.

Bideo hau Díscar fundazioak egindakoa da, Kidsmart programa azaltzeko asmoz. Bertan haur ezindu batzuk ageri dira haurrentzako ordenagailu berezi batzuetan jolasean.

Hagitz garrantzitsua iruditzen zait haur ezinduentzako baliabideak egotea, beraiek era badute ikasteko aukera eta. Bideoan ikusten da ikasteko jartzen duten gogo eta asmoa. Ordenagailu berezi hauek hagitz baliagarriak dira umeentzat, kolore asko baitituzte eta horrek alaitasuna eta ikasteko gogoa zabaltzen du haurren artean.
Baina bideo hauek ez zaizkit oso egokiak iruditzen ikasleei irakasteko, bertatik irakasleek ikasi behar genuke.

1.3. Web eta blog

Aula Tecnológica Siglo XXVI aukeratu dut.

Bertan Badajozeko ikastetxe batean irakasle den gizon batek idazten du. Teknologia berriei buruzko orria da, eta irakasle honek bere esperientziari esker lortutako informazioa erakusten du. Bere helburua gainerako irakasleek ordenagailua eta internet gehiago erabiltzea da, kontutan hartuta 2002ko orria bat dela, eta beregandik baliagarritasun handiagoa ateratzea, beti ere ikasleei laguntzeko asmoz.

Bertan zenbait programei buruzko laguntza eskaintzen da eta zenbait web orri interesgarri ere.

1.4 Web eta blog (2)

Webes educativas aukeratu dut.

Bertan orri askoren helbidea agertzen da eta hagitz interesgarria iruditzen zait irakasleentzat. Askotan irakasleek orri konkretu bat aurkitu nahi dute eta gai bati buruzko informazioa eta nahiz eta horretarako bilatzaielak erabili ez dute konkretuki nahi dutena aurkitzen. Orri honek helbide asko jartzen ditu gure esku, denak hezkuntzarekin lotuak baina gai ezberdinetakoak.

Askotan ere irakasleei ideiak falta zaizkie, eta orri honen bidez gauza berriak ikasi eta praktikara eraman ditzakete.

2.Nik aurkitutako estekak

1.

Bertan selektibitateko ariketak agertzen diren zenbait orriren helbideak ageri dira. Baliagarria da bigarren batxilergoko irakasle zein ikasleentzat.

2.

Bertan 1. Eta 2. DBH eta 1. eta 2. Batxilergoko irakasgaiei buruzko powert point-ak agertzen dira. Oso baliagarria da kurtso horietako irakasleentzat.

3.

Aurrekoaren berdintsua da baina hemen jokuak, teknikak, proposamenak, lantzeko testuak eta klaseak emateko ideia berriak agertzen dira.

29/10/2008 GMT 1

Zer da wiki bat?

olatzrojo @ 17:30

Wikia webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Horrela, elkarlana bultzatzeko modu egokienak dira. Aise alda daitekeen web orri bilduma da. Web nabigatzaile baten bidez, wikien erabiltzaileak web orriak sor, alda, osa edota ezaba ditzake. Era horretan, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai bati buruzko garapena, produktu baten jarraipena, etab.
Teknologia konplexuena ere erabilita, teknologia ikusezinaren froga da wikia; halaber, Web 2.0 plataforman oinarrituta, web orri bildumak sortzean zailtasunak saihesteko adibide garbia. Horretarako, erabiltzaileek beraiek sortu duten marka hizkuntza sinple bat erabiliz zera egin dezakete:
•gai bat erraz garatu,
•garapen horren ibilbidea gorde,
•eman diren edizio pauso zehatz batera itzuli,
•gaien arteko lotura erraztu,
•ia aldi berean argitaratu.
Dena den, bi termino definizioan bereizi behar genituzke: bata, wiki-orria, bilduma baten ale bat dena; bestea, wikia, bilduma bera.
Abantailak
Wiki abantailak plataforma batek web orriak sortzeko ematen dituen erraztasunen artean honako hauek aipatuko ditugu: interfaze sotila, aise menderatzen dena; erabiltzaileei ematen dien askatasuna; editatu ahala argitaratzeko bat-batekotasuna; edukiak garatzeko abiadura eta erosotasuna; web orriak gaurkotzeko eta eraldatzeko erraztasuna. Hori guztia kontuan harturik, erraz ulertzen da wikien arrakasta.
Ezaugarriak
Bereziki hiru aipa daitezke: auzolana, lehena, nabigatzaile baten bidez, wiki testua erabilita, jakinduria partekatzeko aukera paregabea; bigarrena, irekiera: askotan erregistratu gabe ere wiki orriak edita daitezke; eta hirugarrena, erabiltzaileenganako konfiantza.
Hiruroz gain, beste ezaugarri batzuk aipatu behar dira: ediziorako erraztasunak, estandar bat erabiltzeko joera, web orriak amaraunean lotzeko aisetasuna, bilaketen sakontasuna eta aldaketen kontrola.

Bideo honetan haur batzuk wikiari buruz hitz egiten dute eta honen ezaugarri batzuk aipatzen dituzte. Hau ere teknologiak hezkuntzan deun eraginaren ezaugarri bat da.

24/10/2008 GMT 1

Hezkuntzarako teknologiak

olatzrojo @ 17:04

1.

Gaur egun teknologia hezkuntzan ezinbestekoa den tresna da. Aurrerapen handia izan de eta hezkuntzari ere aurreratzeko aukera handia eman dio, beraz, hagitz lotuta daude biak.

Hezkuntzan, teknologia hagitz erabilgarria da bai internetarengatik baita programen bidez egin daitezken mila gauzengatik. Lana asko erratu eta azkartzen du. Interneten edozein momentutan edozeri buruzko informazioa aurki dezakezu, programekin eskuz egitea ezinezko diren gauzak egin ditzazkezu, eta bertze gauza asko askoz ere azkarrago egiteko aukera duzu.

Hori guztiagatik, garrantzitsua iruditzen zait haurrek txikitatik ordenagailuekin harremana izatea, horrela aurrerago ez dute inolako arazo edo oztoporik aurkituko ordenagailu baten aurrean jartzeko orduan.

2.

Giari buruzko lan bat da.

Gaiari buruzko berri bat da

Bideoak:

23/10/2008 GMT 1

Hezkuntzarako teknologia

olatzrojo @ 20:45

16/10/2008 GMT 1

ariketa

olatzrojo @ 15:47

Ariketak.

 Gaur egun Informatika, Elektronika eta Telekomunikazioekin
batera dohala esaten da, zergatik?

Gaur egun informatika arlo guztietara zabaldua dago, eta ia lan guztietan ezinbestekoa den lan tresna da. Telekomunikazio arloan, informatika funtsezko erreminta da, gaur egun dena ordanagailu bidez egiten baita eta elektronika ere ordenagailuekin lotzen da. Beraz hiru arloak oso lotuak daude.

 Gizarte digitala, aro digitala, mundu digitala, urradura digitala eta konpetentzia digitala. ¿Zer da digitalizazioa?

Digitalizazioa, gizartearen eta informatika munduaren aurrerapenaren adibide argia da. Gaur egun dena digitalizatua dago. Lehen adibidez argazki kamarak ez ziren orain bezalakoak, argazkia atera eta ez zegoen ez ikusi eta ez ezabateko aukerarik. Orain berriz argazkia ikusi, handitu, ezabatu... egin daiteke.

 Ordenagailu batek seinale digitalak, batekoak eta zerokoak,
erabiltzen dituela esaten da, zergatik?

Ordenagailu bateko oinarria bat eta zero zenbakiak direlako, dena zenbak horietatik sortuz egiten da. Ordenagailuen oinarria da.

 Zein dira hardware eta zein softwarea?

-Hardware: Sagua, transistorea, mikroprozesadorea, bozgoragailuak, Ram memoria.

-Software: Linux, karpeta, fitxategia,
Adobe Reader, Windows XP, OpenOffice, MacOS X.

 Zer da zirkuitu digital bat, ate logiko eta Boolen algebra?

Ate logikoa sarrera logiko bat edo gehiagorekin irteera logiko bat inplementatzen duen zirkuitua da. Normalean, Booleren aljebran oinarrituta daude. Estruktura algebraikoak dira, Y, O eta NO eragiketa logikoen “esentzia ” atzematen dituztenak, baita lotura, ebaketa eta osagarrien eragiketenak ere.

 Irudi, soinu eta bideo formatu desberdinak bilatu eta sailkatu.

-Soinu formatuak: WAV, AU, WMA, MIDI, Advanced Audio Coding, MPEG

-Irudi formatuk: GIF, JPG, PCX, BMP, JPGE, TIFF, LZW

-Bideo formatuak: AVI, AVI2, MPEG, DV, DIVX

 Bilatu Sistema Informatiko baten hardware irudiak Googlen.

pc-hardware-overview-1.jpg

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!