Zer da wiki bat?
Wikia webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Horrela, elkarlana bultzatzeko modu egokienak dira. Aise alda daitekeen web orri bilduma da. Web nabigatzaile baten bidez, wikien erabiltzaileak web orriak sor, alda, osa edota ezaba ditzake. Era horretan, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai bati buruzko garapena, produktu baten jarraipena, etab.
Teknologia konplexuena ere erabilita, teknologia ikusezinaren froga da wikia; halaber, Web 2.0 plataforman oinarrituta, web orri bildumak sortzean zailtasunak saihesteko adibide garbia. Horretarako, erabiltzaileek beraiek sortu duten marka hizkuntza sinple bat erabiliz zera egin dezakete:
•gai bat erraz garatu,
•garapen horren ibilbidea gorde,
•eman diren edizio pauso zehatz batera itzuli,
•gaien arteko lotura erraztu,
•ia aldi berean argitaratu.
Dena den, bi termino definizioan bereizi behar genituzke: bata, wiki-orria, bilduma baten ale bat dena; bestea, wikia, bilduma bera.
Abantailak
Wiki abantailak plataforma batek web orriak sortzeko ematen dituen erraztasunen artean honako hauek aipatuko ditugu: interfaze sotila, aise menderatzen dena; erabiltzaileei ematen dien askatasuna; editatu ahala argitaratzeko bat-batekotasuna; edukiak garatzeko abiadura eta erosotasuna; web orriak gaurkotzeko eta eraldatzeko erraztasuna. Hori guztia kontuan harturik, erraz ulertzen da wikien arrakasta.
Ezaugarriak
Bereziki hiru aipa daitezke: auzolana, lehena, nabigatzaile baten bidez, wiki testua erabilita, jakinduria partekatzeko aukera paregabea; bigarrena, irekiera: askotan erregistratu gabe ere wiki orriak edita daitezke; eta hirugarrena, erabiltzaileenganako konfiantza.
Hiruroz gain, beste ezaugarri batzuk aipatu behar dira: ediziorako erraztasunak, estandar bat erabiltzeko joera, web orriak amaraunean lotzeko aisetasuna, bilaketen sakontasuna eta aldaketen kontrola.
Bideo honetan haur batzuk wikiari buruz hitz egiten dute eta honen ezaugarri batzuk aipatzen dituzte. Hau ere teknologiak hezkuntzan deun eraginaren ezaugarri bat da.

Zabaldu
del.icio.us